Elkartea

Gu

Similia Nafarroa-Navarra

Irabazi asmorik gabeko elkarte gisa eratzen da, medikuntza homeopatikoa ezagutu, defendatu eta zabaltzeko asmoz, eta gai horretan sentsibilizazio handia duten hainbat pertsonaren elkarketaren emaitza da, Homeopatiarekin tratamenduko esperientzia luzea duten pertsonen eta medikuntza hori osasun-sisteman txertatzeko beharraren ondorioa.
Batzar eratzailea 2017ko ekainean izan zen, eta ordurako baziren homeopatiaren erabiltzaileen beste elkarte batzuk Estatuan: Kanariak, Euskal Herria, Katalunia, Madril eta Andaluzia.

Gure

Helburuak eta xedeak

Medikuntzaren, albaitariaren, farmaziaren eta nekazaritzaren arloetan homeopatia ezagutu, zabaldu, aztertu eta ikertzea, bai eta diziplina horien osagarriak eta antzekoak diren terapiak ere, bai elkarteko kideen artean, bai jendearenganako oro har.
Elkarteko pertsonen artean eta gizarte osoarekiko homeopatia sustatu eta defendatzea.
Homeopatiari dagozkion teknika eta prozeduren garapena, zabalkundea eta aplikazioa sustatzea eta defendatzea, gizarteko edozein eremu eta arlotan.

0
Estimular
0
Defender
0
Promover
0
Divulgar
Gure

Antolaketa

Antolaketa eta funtzionamendua demokratikoak dira, pluraltasuna erabat errespetatuz.

Hauek dira elkartearen gobernua eta administrazioa:

Bazkideen Batzar Orokorra

Zuzendaritza Batzordea, zuzendaritza iraunkorreko kide anitzeko organoa. Une honetan hiru lagun gaude Batzordean;

Diruzaintza: Marisa Aristu
Idazkaritza: Andoni Fuentes
Lehendakaritza: Arantza Guruceaga